Ispilu Beltza
|

Harri Fernandez kazetariarekin telesailen inguruko sekzio berri bat estrenatuko dugu: Idi Begia. Astero astero elkarri serieak gomendatuko dizkiogu eta ikusentzunezkoen inguruan hitz egingo dugu orohar. Lehen ale honetan tortillari buelta eman eta gustura ikusi dituen serie txarrak gomendatu dizkigu. Denok dugu plazer erruduna.

Tabakalerako zinema alorreko Sara Hernandezek Joanna Hoog zinemagilea nor den azaldu digu eta 'Artxipielagoa' filma gomendatu. Larunbat honetan emango dute Tabakalerako zineman.

Gainera Urmuga jaialdia ezagutuko dugu Miguel Zeberioren bitartez. Musika, mendia eta natura uztartzen dituen ekimen ederra. Konfinamenduko kondarrak definitiboki sendatzeko plan ezin hobea.

Jarri kaskoak eta entzun!