Ispilu Beltza
|

Tobacco Days liburu-denda mudantzan da, eta gaur lehenengoz Gros auzoko lokal berrian grabatuko dugu Ines Garcia Azpiazuren asteroko sekzioa. Tracey Eminen autobiografia gomendatu eta bi abesti pintxatuko dizkigu.

Maider Fernandez zinemagilearekin hitz egingo dugu, gaur estrenatuko baitu 'Las letras de Jordi' pelikula dokumentala.

Beñat Hach Embarek kazetariak Euskal Herriko pianistak harrapatu dizkigu bere Salabardoan eta Anartz Bilbaok txaranga eta fanfarreen inguruko Urpeko Bonbarda osatu du.

Jarri kaskoak eta entzun!