Ispilu Beltza
|

Uztailaren 10etik 25era bitartean Adarretatik Musika Jaialdia egingo da Zarautzen. Pandemiagatik bertan behera geratu ez diren festibaletako bat da. Mikel Makala antolatzaileak azalduko digu zertan den aurtengo edizioa eta kartelean dauden musika proposamenak aurkeztuko dizkigu.

Donostiako Gipuzkoa Plazatik igaroz gero, liburuz betetako etxola txiki mordoa topatuko duzu. Liburu Azokaren 45. edizioa egiten ari da egunotan, eta Asier Muniategi Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailearekin hitz egin dugu.

Gainera, Beñat Hach Embarekek Errobi taldearen diskografian zehar bidaia proposatu digu bere Salabardoan. Mikel Lizarraldek Berria egunkarian egindako 'Bere garaiaz gaindiko lekukotasuna' erreportajea izan du oinarrian.

Azkenburuko gisa Neil Youngek duela 45 urte grabatu eta orain kaleratu duen 'Homegrown' diskoa deskubritu dugu, abestiz abesti.

Jarri kaskoak eta entzun!