Ispilu Beltza
|

Tobacco Days liburu-dendak Tabakalera utziko du, eta gaurkoa izango da mudantza aurreko azken sesioa. Guk mikrofonoak Ines Garcia Azpiazu liburuzainarekin eramango ditugu doan lekura doala. Bi liburu eta bi abesti gomendatu dizkigu, gaurkoan ere.

29. Gaztea Maketa lehiaketako finalistak ezagutuko ditugu, Xabi Doncel epailearen eskutik. Euskal Herriko musika panoraman historikoki eragin handia izan duen lehiaketa da; besteak beste, Berri Txarrak edo Zea Mays taldeek irabazi dutena.

Beñat Hach Embarek kazetariak Lauaxeta idazlearen inguruan hitz egingo digu. Eta Anartz Bilbaok errepasoa emango dio asteburuko agendari Urpeko Bonbardan.