Ispilu Beltza
|

Igandean Victoria Eugenia Antzokian joko du Getxoko McEnroe taldeak, eta Ricardo Lezon abeslaria gonbidatu dugu Ispilu Beltzaren parera. Musikaria bezain idazlea da Lezon, eta bere bakarkako lehen diskoa, 'Esperanza', 2017an kaleratu zuen. Gainera poesia liburuak ere argitaratu izan ditu. Hitz aspertuan jardun dugu gaurko ale honetan.

Gainera, ostiralero legez, Ines Garcia Azpiazuren aholkuen bila joan gara Tobacco Days liburu-dendara. Liburu bat eta bi abesti gomendatu dizkigu. Eta ASMR sekzio mundialari jarraipena eman diogu. Ea asmatzen duzun zerk sortzen duen entzungo duzun soinu kitzikagarria...

Beñat Hach Embarekek aztore-arranoaz hitz egingo digu. Desagertze arriskuan da eta Zangotza aldean hainbat arrano gazte askatu dituzte espeziea berreskuratzeko asmotan.

Azkenik Anartz Bilbaoren Urpeko Bonbardan Jazzaldiko egitarauari errepasoa egingo diogu. Jada konfirmatu baitira azken izen berriak, eta sarrerak salgai daude Donostia Kulturaren webgunean.