Ispilu Beltza
|

Gaur, antzerkiari buruz hitz egingo dugu Ispilu Beltzan. 'La batalla de los ausentes' Victoria Eugenia antzokian ikusteko aukera izango dugu maiatzaren 27an, 19.30ean. Eta lan honen inguruan aritzeko Paco de La Zaranada gonbidatu dugu.

Horrez gain, astelehenero legez Mikel Iturriak hiriko kultur agendaren nondik norakoak zerrendatu dizkigu Kultur Periskopioan.

Azkenik, musika berritasunak ekarri dizkigu Jon Gartziak bere Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!