Ispilu Beltza
|

Ispilu Beltza dekonfinatzen hasiak gara dagoeneko. Tobacco Days liburu-dendatik grabatu dugu saio hau. Ostiralero bezala, Ines Garcia Azpiazu liburuzainak astebururako liburu bat gomendatu digu. ASMR atala inprobisatu dugu eta musika elektronikoaz hitz egin ere bai. Denetik apur bat.

Iruñeko Katakrak liburu-dendak harpidetza sistema jarri du martxan. Eta bizikleta bidez egiten dituzte banaketak Iruñerrian. Hedoi Etxartek azalduko dizkigu xehetasunak.

Beñat Hach Embarek kazetariak verseadoreez hitz egingo digu, kanariar uharteetako bertsolariez, alegia. Kubako repentisten antzeko mugimendua da, karibera joandako migratzaileek ekarria.

Azkenik, Urpeko Bonbardan, Donostia Kulturak antolatu dituen kontzertuen errepasoa egingo dugu abestiz abesti Anartz Bilbaorekin.

Jarri kaskoak eta entzun!