Ispilu Beltza
|

Antzerkiari buruz hitz egingo dugu gaur Ispilu Beltzan. 'En tierra extraña' da Victoria Eugenia antzokian ikusteko aukera izango dugun lana. Maiatzaren 20an izango da, 19.30ean. Diana Navarro aktorea izan dugu telefonoaren beste aldean, antzezlanaren inguruan aritzeko.

Horrez gain, astelehenero legez Mikel Iturriak hiriko kultur agendaren nondik norakoak zerrendatu dizkigu Kultur Periskopioan.

Azkenik, musika berritasunak ekarri dizkigu Jon Gartziak bere Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!