Ispilu Beltza
|

Arteari buruz hitz egingo dugu gaur Ispilu Beltzan, eskulturari buruz, hain zuzen ere. 'Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan’ da urriaren 2ra arte ikusteko aukera izango dugun erakusketa, eta guk komisarioa den Javier González de Durana gonbidatu dugu.

Horrez gain, Josemi Beltránekin zinemaren inguruan solasteko aukera izango dugu, ostegunero egin ohi dugun moduan '¡Subtítulos!' atalean.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika gomendioak ekarri dizkigu saioa girotzeko, Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!