Ispilu Beltza
|

Harri Fernandez kultur kazetariak helduentzako hiru animazio serie bikain gomendatuko dizkigu. Oso zabaldua dago animazioak haurrentzako direla, baina, jakina denez hori ez da hala. Normalean marrazki bizidunek interpretazio kapa ezberdinak izaten dituzte, eta gehienetan gurasoentzat ere gozagarriak dira. Halaber, badira helduentzako, eta soilik helduentzako eginak. Horretaz guztiaz hitz egingo dugu Harri Fernandezekin.

Beñat Hach Embarekek, berriz, Pablo Aguero zinemagilearen Akelarre pelikula aipatuko digu bere Salabardoa sekzioan. Urrian da estrenatzekoa eta sorgin ehiza du ardatz. Pierre De Lancre euskal jatorriko Bordeleko lege gizonak bazekien zer edo zer sorgin ehizaz eta nor zen azalduko digu Hach Embarekek.

Amaitzeko, betiko legez, Urpeko Bonbarda Anartz Bilbaoren eskutik.