Ispilu Beltza
|

Gaurko saioan eskubide zibilen aldeko eta polizia gehiegikeriaren aurkako abestiak entzungo ditugu. Eta amaieran, Anartz Bilbaok zuzentzen duen Urpeko Bonbardak ere Black Lives Matter mugimendua izango du ardatz.

Urtzi Urkizu Berriako kazetariak Barcelona Docs jaialdian ikusi dituen dokumentalak ekarriko dizkigu. Eta Luis Mari Ralla Altzako X. Bertsopaper Lehiaketaz ariko zaigu; aurtengoan Aitor Odriozola Zubillaga, Pelegriñe baserriko semeak, eta Joanes Illarregi leitzarra izan dira irabazleak.

Beñat Hach Embarekek berriz Euskal Herriko azken kortsarioa aurkeztuko digu: Ixtebe Pellot hendaiarra.

Jarri kaskoak eta entzun!