Ispilu Beltza
|

Liher taldea Intxaurrondon egongo da urtarrilaren 29an, 21.00etan, 'Eta hutsa zen helmuga..." disko berria aurkezteko. Lamiak taldearekin batera joko dute, gainera. Gaur Ispilu Beltzara Liher taldeko abeslaria den Lide Hernando gonbidatu dugu, diskoaren eta kontzertuaren nondik norakoak kontatzeko.

Horrez gain, Mikel Iturriaren Kultur Periskopioak hiriko agenda arakatzen lagundu digu, astelehenero legez.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunak ekarri dizkigu saioa bukatzeko.

Jantzi kaskoak eta adi!