Ispilu Beltza
|
Urteko lehen Ispilu Beltzan Javier Pérez de Azpeitia musikariarekin hitz egiteko aukera izango dugu. Kresala Zineklubak proiektatuko du 'El Viento' filma, eta berak eta The Silent Bandek musika jarriko dute zuzenean. Aitzakia paregabea zinemaz eta musikaz gozatzeko. Horrez gain, astelehenero legez Mikel Iturriaren Kultur Periskopioa izango dugu, urte hasiera honetako agendaren nondik norakoak ezagutzeko. Amaitzeko, Jon Gartziak musikaz agurtuko du 2022ko lehen saioa, bere Kanta Katiluan. Jantzi kaskoak eta adi!