Ispilu Beltza
|
Karlistek antzezlan bat egiteko enkargua luzatu diote Vincenti, eta honek, diruak itsututa, ez du jakin ezezkorik esaten. La Poucelle antzerki obra manipulatua ardatz hartuta, gaurkotasun betean dauden hainbat gai eta dilema plazaratzen ditu Anjel Lertxundik argitaratu berri duen 'Gilles de Rais' eleberrian. Ispilu Beltzaren parera gerturatu da hitz aspertuan aritzeko.

Gainera, Oroitz Maiz akordeonista aurkeztu digu Beñat Hach Embarek kazetariak bere Salabardoan. Eta Anartz Bilbaok, berriz, Agustin Alkhatekin hitz egin du Urpeko Bonbardan.

Jarri kaskoak eta entzun!