Ispilu Beltza
|

Ostiralero egiten dugun bezala, gaurko gure elkarrizketa Donostia Kulturako Egile ikastaroen inguruan izango da. Nerea Kortabitarte kultura komunikazioan aditua gonbidatu dugu Ispilu Beltzara: 'Cómo comunicar de manera eficaz tu proyectomusical o cultural’' da berak eskainiko duen ikastaroaren izena.

Horrez gain, ‘Condenadas en Gaza’ da Kresala Zineklubak azoaren 22an proiektatuko duen dokumentala. Ana Albak eta Beatriz Lecumberrik zuzendu dute, eta gaur, gurekin Beatriz Lekumberri nafarra dugu proiektu gogor honen inguruan hitz egiteko.

Hori gutxi balitz, asteburura liburu batekin joango gara besapean. Intxaurrondoko liburutegira gerturatu gara Isabel Vesgaren gomendioak entzutera. Gaur, Isabela Figueiredo autorearen 'Cuaderno de las memorias coloniales' liburua gomendatu digu.

Amaitzeko, musikaren erritmora amaitu du saioa Jon Gartziak bere Kanta Katiluarekin.

Jantzi kaskoak eta adi!