Ispilu Beltza
|
Ostiralero-ostiralero Donostia Kulturako Egile Ikastaroen inguruan hitz egiten dugu. Gaur, 'Bertso terapiak’' izena duen ikastaro bati buruz solastuko gara Andoni Egaña bertsolariarekin. Irakasle ezinhobea Lugaritzera hurbiltzen denarentzat. Horrez gain, Egiako liburutegitik Ruben Vidal etorri zaigu, 'Las 100 primeras películas de Nicolas Cage' liburuaren inguruan hitz egiteko. Amaitzeko, Jon Gartziak ostiralari amaiera emango dio bere Kanta Katiluarekin. Jantzi kaskoak eta adi!