Ispilu Beltza
|
Gaur, disko berri baten inguruan aritzeko aukera izango dugu. Puraposse talde arabarraren azken lana da. Eta horretarako Erik Andueza gitarra jolea gonbidatu dugu Ispilu Beltzara. Gainera, Rafa Rueda musikaria izan da gurean. Izan ere, 'Rueda' diskoa aurkeztuko du urriaren 24an Victoria Eugenia antzokian, Euskeria abesbatzarekin batera. Amaitzeko, Jon Gartziak bertako musika ekarri digu bere Kanta Katiluan. Jantzi kaskoak eta adi!