Ispilu Beltza
|
1981eko otsailaren 23ko estatu kolpearen inguruko liburua idatzi zuen Javier Cercasek: 'Anatomía de un instante'. Izen horrekin dator orain antzezlan formatuan Victoria Eugenia antzokira 22an eta 23an. Álex Rigola da lanaren zuzendaria, eta gaur Ispilu Beltzara gonbidatu dugu. Horrez gain, Mikel Iturriak Kultur Periskopioan agendaren errepasoa egin digu. Gainera, Jon Gartziak Kanta Katiluan bertako musika proposamenak ekarri dizkigu. Jantzi kaskoak eta adi!