Ispilu Beltza
|

Orain arte ez genuen disko jartzailerik gonbidatu Ispilu Beltzaren parera. Gaurkoan Mikel Unzurrunzaga Schmitz, Dj Makalarekin solasteko aukera izan dugu. Errepaso bat eman diogu bere karrerari eta bereziki argitaratu dituen azken bi lanei; Jimmy Bidaurretarekin batera ondutako 'Descarga Libre' eta Korrontzirekin elkarlanean egindako Topa K diskoei, alegia.

Gainera, asteartero legez, Kultur Periskopioari begiratu diogu Harri Fernandez kazetariaren laguntzarekin. Kulturaren sektorearen berpiztea izan dugu hizpide, besteak beste.

Beñat Hach Embarek jaunak Pio Baroja ekarri digu bere Salabardoan eta Anartz Bilbaok musikaren eskelak errepasatu ditu Urpeko Bonbardan, omenaldi modura.

Jarri kaskoak eta entzun!