Gurutze Beitia aktore bilbotarra 'El Dilema del Jamón' antzezlana aurkeztera etorri da Ispilu Beltzara. Irailaren 30etik urriaren 3ra arte Antzoki Zaharrean aurkeztuko duen lanari buruz eta antzerkiaren inguruan hitz egin digu.
Horrez gain, gure lankidea den Jon Gartzia aurkeztu dugu azkenik. Denbora zeraman itzaletan programak txukuntzen eta abestiak proposatzen, baita 'Kanta Katilua' sekzioan, eta gaur berarekin hitz egiteko tarte bat hartu dugu.
Jantzi kaskoak eta adi!