Ispilu Beltza
|

Euskal zinemak daukan osasunaren errudunetako bat Kimuak laburmetraien saila da. Baita kalitatearen erakusleiho ederra. Aurtengo Zinemaldian Zinemira saria jasoko du Kimuak proiektuak eta guk Txema Muñoz eta Esther Cabero gonbidatu ditugu geurera.

Gainera Pandemic Tour filmaz hitz egingo dugu Belako taldeko kideekin eta Hernán Zin zinemagilearekin. Pandemia betean egin zen lehen bira jasotzen du filmak. Auto zineetan egin zuten bira mungiarrek.

Kresalako Pedro Saldañak berriz jaialdian zehar ikusi dituen zenbait film iruzkinduko ditu.

Jantzi kaskoak eta adi!