Ispilu Beltza
|

Filosofia politiko eta sozialean katedraduna da Daniel Innerarity, eta, azken aldian, foro eta hedabide askotan entzun dugu bere ahotsa. El País egunkariko kolaboratzailea da, besteak beste, eta bere lekua egin du nazioarteko pentsalari garaikideen artean. Europako Parlamenturako Geroa Bairen hautagaia izana da, eta konpromiso politikoa aldarrikatzen duen indar berarekin gaitzesten du sektarismoa. Ispilu Beltzaren parean jarri da gure galderak erantzuteko.

Gainera, Beñat Hach Embarek jaunak Jon Mirande izan du hizpide, bere Salabardoan, eta Anartz Bilbaok iraganeko musika, oraingoa eta pare bat moldaketa ekarri dizkigu, Urpeko Bonbardan.

Jarri kaskoak eta entzun.