Ispilu Beltza
|

Zinemaldian zehar Ispilu Beltza berezia egingo dugu. Jaialdiko protagonistekin solastu, euskal ekoizpenak jarraitu eta film nabarmenenak hizpide izango ditugu.

Atal honetan Javier Corcuera zinemagilearekin hitz egingo dugu, La Polla Records taldearen inguruko dokumentala aurkeztu du Zinemaldian.

Gainera Ander Gisasolak jaialdian zehar ikusiko dituen filmen inguruan hitz egingo digu. Kresala Zineklubak ze pelikula ikusiko ditu?

Amaitzeko Jon Gartziaren Kanta Katilua!

Jantzi kaskoak eta adi!