Ispilu Beltza
|

Jazzaldian joko du Swingtronics taldeak eta taldeko bateriajole Ibon Jordán gonbidatu dugu ispilu beltzaren parera. 2018aren azken aldera sortu zen banda, aurrez hainbat proiektutan lan eginak ziren musikari batzuk elkartu ostean. Talde honek oinarri elektroniko berriagoak gehitzen dizkio swingari, herri musikan ezagunak diren hainbat gai birlantzeko asmoz, baita Jazzeko zenbait estandar ere, lan horiei kutsu moderno, erritmiko eta dibertigarri bat emateko xedearekin.

Jantzi kaskoak eta adi!