Ispilu Beltza
|

Josu Okiñena pianojolea elkarrizketatu dugu. Musika pizgarri eta bizigarri du eta irakasle izateaz gainera ikerlaria ere bada. Martxoaren 3an Liana Gourdjia biolinjolearekin batera eskainiko du kontzertua Victoria Eugenian.

Gainera Elena Oregi, Donostiako Haur Liburutegi nagusiko arduraduna izango dugu saioan, zenbait ale gomendatzeko.

Eta Ander Gisasolak Kresala Zineklubean ikusiko duten filmaz hitz egingo digu.

Jarri kaskoak eta entzun!