Ispilu Beltza
|

La Oreja de Van Gogh taldearentzat ere urte arraroa izan da 2020a. Inoiz baino denbora gehiago igaro dute Donostian eta orain kontzertua eskainiko dute 'Un susurro en la tormenta' diskoa aurkezteko. Haritz Garde bateriajolearekin hitz egin dugu ispilu beltzaren parean.

Gainera, ostegunero legez, zinemaz hitz egin dugu Tabakalerako gure lagunekin. Sara Hernandezek NEST laburmetraia sailaz solastu dugu.

Jarri kaskoak eta entzun!