Ispilu Beltza
|

Hemen 2021eko lehen Ispilu Beltza. Hainbat berritasunekin dator saioa, tartean Cristina Tapia Huici kazetaria batu zaigula lan taldera. Hemendik aurrera bere ahotsa ere entzungo duzu Oier Aranzabalekin batera Donostia Kulturaren uhinetan.

Iñaki G. Holgado marrazkilaria elkarrizketatu dugu Harkaitz Canorekin komikigintzaz egingo duen hitzaldiaren karietara. Urtarrilaren 12an izango dira Intxaurrondo Kultur Etxean, 19:00etan.

Gainera, astelehenero bezala, agendari errepasoa emango diogu Harri Fernandez gure kolaboratzailearen laguntzaz. Kultur Periskopioari begiratuko diogu.

Jarri kaskoak eta entzun!