Ispilu Beltza
|

Mikel Makala disko jartzailea elkarrizketatuko dugu bere azken proiektuaz solasteko: Arima Beltza. Negu honetan kaleratu dute lehenengo EPa, 5 abesti ditu bertsio abestuan eta instrumentalean. Musika beltza du ardatz, musikari zarauztarraren ohiko errezeta dantzagarria.

Gainera Harri Fernandezekin errepasoa emango diogu 2021 urte hasierarako Donostia Kulturak antolatu duen egitarauari.

Jarri kaskoak eta entzun!