Ispilu Beltza
|

Ostegunero legez idi begitik begiratu eta serieen inguruan hitz egiteko ordua iritsi zaigu Harri Fernandezekin. Saio honetan, baina, gonbidatu berezi bat batu zaigu: Angel Aldarondo. Rafael Berrioren inguruko dokumentala egiten dabil eta Koldo Almandozek zuzendu duen 'Hondar Ahoak' telesaileko gidoilari ere izan da. Hori gutxi balitz Beldurrezko Asteko kortinilla egiten du urtero.

Wanda sekzioan berriz Sorogoyenen 'El Reino' filmaz hitz egingo dugu Sara Hernandezekin. Larunbatean Tabakaleran proiekzio berezia egingo dute eta Olivier Arsonek soinu banda zuzenean interpretatuko du.

Jarri kaskoak eta entzun!