Ispilu Beltza
|

Ekai Txapartegi filosofia irakaslea da EHUn eta 'Elkanotar Juan Sebastian, Pizkundeko humanista utopikoa?' izeneko artikulua argitaratu berri du Gogoa aldizkarian. Argitalpen honetan, zenbait hipotesi lantzen ditu Txapartegik. Horien artean, Maximiliano Transilvanok idatzitako lehen mundu-biraren kronikaren zati bat, Elkanoren idatzien hurbil-hurbileko latinezko bertsio bat dela. Eta haiek irakurrita ondoriozta daiteke, kapitaina garai hartako korronte humanistekin lerratzen zela. Irakasleak berak azaldu digu Ispilu Beltzaren parean.

Gainera Harri Fernandezekein Kultur Periskopioari erreparatu diogu, datozen asteetan Donostian dugun agendaz aritzeko.

Jarri kaskoak eta entzun!