Cristina Tapia Huici eta Oier Aranzabal lankideek Asier Errasti komunikatzailea aurkeztu digute, ISPILU BELTZA saioko gidari berria. Irratsaioa eraberrituta dator, Donostia eta Euskal Herriko kulturaren isla izateko inoiz baino gogo gehiagorekin.
Denboraldiari hasiera emateko euskal kulturan erreferentea den pertsona eta pertsonai bat izan da gure estudioan, Jose Mari Agirretxe. Porrotx. Eta inoiz kontatu gabekoak kontatu dizkigu, gure ispiluaren intimitatean.