Ispilu Beltza
|

Bi urteko lanaren ostean eta Palais Galliera berriztatu ostean, Parisko Moda Museoak ateak zabaldu ditu. Gabrielle Chanel moda diseinatzaileari eskainitako atzera begirakoa aurkeztu du Miren Arzalluz museoko zuzendariak eta guk Ispilu Beltzaren parera gonbidatu dugu.

Gainera, egunotan Donostian egiten ari den Crossover telesailen inguruko jaialdiaz hitz egin dugu Patxi Presa Koldo Mitxelenako zuzendariarekin.

Eta Ines Garcia Azpiazuk liburu bat eta bi mixtape gomendatu dizkigu astebururako.

Jarri kaskoak eta entzun!