Ispilu Beltza
|

Gaurkoan 1000 programa bete ditugu. Eta oso pozik gauden arren, egun handi hau ospatzeko egin genezakeen gauzarik onena kulturaz hitz egiten jarraitzea da. Hori delako gure ofizio eta afizioa.

‘Mesa de diálogo con artistas’ izena du ekainaren 2an, arratsaldeko 19.00tan, San Telmon burutuko den mahainguruak. Bertan, Asier Pérez, Peio Agirre eta Beatriz Silva egongo dira Nekane Arambururen gidaritzapean. Guk Nekane Aramburu, Apel-Les Fenosa Fundazioaren arduraduna gonbidatu dugu Donostia Kultura Irratira.

Horrez gain, Asier Errasti musikaz josiko digu Ispilu Beltza, bere Kanta Katiluan.

Jantzi entzungailuak eta adi!