Ispilu Beltza
|

Gaurkoan Tinko Euskara Elkartearen #EtxeanTinko ekimena ezagutuko dugu. Eskoletara euskaraz egin edo bikoiztutako zinema eramateko ekimena da, baina, konfinamendu garaiotan digitalki etxeetara bideratu dute. Iñigo Arandia Tinko elkarteko kideak azalduko dizkigu xehetasunak.

Gainer Iñaki Beraetxe bikoiztaile eta aktorea elkarrizketatuko dugu, euskal zinemaz eta, batez ere, bikoizketaz hitz egiteko.

Beñat Hach Embarek kazetariak Lingua Nabajorum antzezlana harrapatu digu bere salabardoarekin. Eta Anartz Bilbaok musikaz amaituko du saioa, ohiko legez, Urpeko Bonbardarekin.

Jarri kaskoak eta entzun.