Podcast honetan zerbaitek min edo kalte egiten digunean distantzia emozionala jartzearen garrantziaz hausnartuko dugu. Batzuetan, kontzienteki norbaitengandik urruntzea erabakitzen duzu desberdintasun eta gatazkengatik, edo, besterik gabe, ondo ez doakizun harremana delako.
Distantzia emozionala kontzientziarekin mantentzea gatazken dramatik aldentzeko eta epaiketarik gabeko begirale izatera bideratzeko erabil dezakegun tresna da. Tarteka erabiltzen den estrategia honek gure buruarekin eta gure barne-jakituriarekin konektatzeko aukera ematen digu, gure gogoa lasai dagoenean askoz errazagoa baita gure nahiak zeintzuk diren argi ikustea. Ez du zerikusirik besteengandik urruntzearekin, ezta aurre egin gabe egoeretatik ihes egitearekin ere, bestela ikaskuntza luzatu besterik ez genuke egingo eta gure ondoezaren benetako jatorria ez genuke jorratuko. Egia esan, ez dago urrundu beharrik.