Bestalde
|
"Joxe Azurmendi kongresua: euskal pentsamenduaren ur-jauzia" izango da San Telmo museoan abenduaren 11 eta 13 bitartean.
Musikari itzelen doinuak aditu ditugu gaur ere, nola ez, bestaldean. Joseba Irazoki eta lagunak, Donna Blue, Pristine, Ash Grunwald, Jontavious Willis, Korrontzi, Juan Mari Beltran eta Morgan, hain zuzen ere. Amaitzeko, Joxe Azurmendi kongresuaren harira, Joan Mari Torrealdairekin batera aurten izan duen solasaldi zati bat berreskuratu dugu, pentsalariaren ahotsa aditzearen luxua zuekin partekatzeko.