Bestalde
|
Jaimie Branch musikagile, tronpeta-jotzaile eta abeslariak "Fly or Die II: Dog Birds of Paradise" lana aurkeztuko du Donostian, datorren urtarrilaren 26an.

Neguko kultur programazioa aurkeztu zuten atzo prentsaurrean, eta horren harira, musika proposamenei begira jarri gara: besteak beste, Los Xey (Golden Apple Quartet taldeak egingo dion omenaldia dela-eta), Zahara, Nogen, Mary Stallings, Quique Gonzalez, Jaimie Branch eta Don Inorrez aditu ditugu gaurko saioan. Bestalde, 2 urteko iraupena duten kultur opari txartelak salgai daudela iragarri zuten atzo, 50 eta 100 eurokoak; txartelen nondik norakoak azaldu ditugu.