Bestalde
|
Pelax taldeak zuzeneko esperientziaren alde egin du Egian aurkeztutako "A B D E" egitasmoan. Egilea: Jon Iraundegi

Pelax taldeak "ABDE" lana jendaurrean aurkeztu du iragan asteburuan Egian, eta kontzertuaren kronika idatzi du Gaztezulo aldizkarian Jaione Dagdrommer kazetariak. Zuzenekoan bizitakoen berri izan dugu testu hori oinarri hartuta. Bestetik, beste zuzeneko zati bat ere erreskatatu dugu bestaldera, "Jainko txiki eta jostalari hura" emanaldiarena, hain zuzen. Azkenik, joan den asten Kursaal eraikinaren 20. urteurrena ospatu zutela-eta, ekitaldiaren zati bat ere aditu dugu gure uhinetan.