Bestalde
|
Bertsolaritza eta feminismoa hizpide izan ditu hainbat bider Uxue Alberdik bere lanetan, besteak beste, "Kontrako eztarritik" liburuan.

Uxue Alberdiren "Euli giro" liburuaren aitzakian, "Bertsolaritza eta feminismoa" gaia hartuta eman zuen hitzaldi interesgarri bat aditu dugu hemen, bestaldean. Kultur gaurkotasunaren berri emateaz gain, hirian arituko diren zenbait artista aditu ditugu, Empty Files eta Donna Blue, besteak beste. Horiez gain, Kirmen Uribek "17 segundo" poema liburua Donostian aurkeztuko duenez, "Jainko txiki eta jostalari hura" albumeko doinu batzuk aditu ditugu.