Bestalde
|
Ravel, Bartok eta Copland musikagileen lanak aditzeko aukera izango da abenduaren 4an.

Azkenaldiko ohiturari eutsiz, musika klasikoa izan dugu gaurko saioan jaun eta jabe. Izan ere, abenduaren 4an, Ravel, Bartok eta Copland musikagileen lanak aditzeko aukera izango da Kursaal aretoan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Hori dela-eta, errepertorio horixe aditu dugu gaurko saioan: Ravelen "Alborada del gracioso", "Rapsodie espagnole", "Pavane pour une infante defunte" eta, nola ez, baita "Bolero" ospetsua ere. Bestalde, Bartok-en "Hari, perkusio eta zelestarako musika" aditu dugu, eta azkenik, Copland-ek Benny Goodman klarinetistaren enkarguz idatzi zuen kontzertua.