Ispilu Beltza
|

Etxean sartuta daramatzagu egun asko. Haurrak kalera atera gabe. Eskolara joan gabe. Maite ditugunak zaintzeko garaia da. Eta lana ere egiten dugu gero. Egunak amaitu egiten dira. Bata bestearen atzetik. Eta borroka bihurtu da gu geu ez amaitzea. Imaginatzen garaiok, libururik gabe? Musikarik gabe edo antzerkirik gabe? Eta zinemarik gabe? Gaur eta bihar greba digitala egingo dute Euskal Herriko sortzaile eta kulturgileek eta gure saioan Donostiako antzoki txikien egoerari erreparatuko diogu Daba Dabako Alex López Allende eta Doka Kafe Antzokiko Mikel Romanekin.

Gainera, Harri Fernandez liburuaren egunera begira jarriko da bere kultur periskopioarekin. Eta Beñat Hach Embarekek fotokazetaritzaz hitz egingo digu.

Amaitzeko Anartz Bilbaok urpeko bonbarda berezia prestatu du gaurko saiorako.