Ispilu Beltza
|

Gaur, dantzari buruz solastuko gara Donostia Kultura Irratian. Ziurrenik Gipuzkoako dantzaririk garrantzitsuarenarekin: Lucía Lacarrarekin, hain zuzen ere. Maiatzaren 22an Kursaalean aurkeztuko du bere azken lana den 'Fordlandia'.

Horrez gain, Pantxoa Carrere musikari lapurtar ospetsuarekin ere hitz egiteko aukera izan dugu. Pantxoa eta Peio musika bikoteagatik da ezaguna, baina oraingoan bere bigarren bakarkako disko berriarekin dator. 'Esperantzan' izena du, eta honen nondik norakoak kontatu dizkigu.

Amaitzeko, Jon Gartziak musika berritasunez agurtu du gaurko saioa.

Jantzi kaskoak eta adi!