Ispilu Beltza
|

Aguxtin Alkhat bakarlari baxenafartarrak bere hirugarren bilduma kaleratu du 'Hutsaren hatsa'. Diskoaz eta beste hainbat konturen inguruan jardun dugu solasean Ispilu Beltzaren parean.

Gainera, ostiralero legez, Tobacco Days liburu-dendako Ines Garcia Azpiazuk liburu gomendioa egin digu. Gaurkoan berezia izan da, izan ere, musikarekin lotutako bi liburu gomendatu dizkigu, eta bi abesti ere bai.

Beñat Hach Embarek kazetariak Juan Kruz Igerabideren 'Noiz arte arrazoi' aforismo liburua ekarri du bere Salabardoan.

Eta, amaitzeko, Anartz Bilbaok 55. Jazzaldiko egitarauari errepasoa eman dio Urpeko Bonbardan.

Jarri kaskoak eta entzun!