Ispilu Beltza
|

1985 urtera garamatza Lur Olaizola Lizarralde zinemagileak 'Xulia' bere lehen pelikulan. HIESAk gogor jo zuen garai haietara egiten du, Xulia Alonso Diaz idazlearen kontakizunaren bidez. Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones jaialdian ari da parte hartzen egunotan eta Filmin streaming plataformaren bidez ikusi daiteke. Zuzendariarekin hitz egin dugu filmaz, memoriaz eta zinemaz.

Gainera, Beñat Hach Embarek kazetariak 'Agur Jaunak' ereserkiaren jatorriaz hitz egingo digu. Ba al zenekien pelotari batek botatako bertsoak dituela oinarrian?

Azkenik, Tito Puente eta New Yorkeko salsa eszenaren inguruko Urpeko Bonbarda prestatu digu Anartz Bilbaok.

Jarri kaskoak eta entzun!