Ispilu Beltza
|

Azkenik zabaldu dituzte ateak museo eta liburutegiek. Hala ere, ahaztu apalategietan liburu bila ibiltzea eta gisako ohiturak, izan ere, neurri bereziak hartu dira Covid-19aren osteko egoerarako. Arantza Urkia Donostiako Liburutegi Zerbitzuetako buruak azalduko digu.

Harri Fernandez kazetariak Kultur Periskopioari begira jarriko gaitu uda kulturalari hasiera emateko. Eta Beñat Hach Embareken Salabardoan Euskal Itsas Museoaren berri izango dugu.

Anartz Bilbaok, azkenik, zendu diren hainbat musikariri omenaldia egingo die Urpeko Bonbardan.

Jarri kaskoak eta entzun.