Ispilu Beltza
|

Gaur, ostirala da, eta ostiraletan egiten dugun bezala Donostia Kulturako Egile Ikastaroei buruz arituko gara. Gaur, Aran Santamaríaren txanda da. 'Paperezko sorkuntza' da berak eskainiko duen ikastaroa, eta telefonoaren beste aldean izan dugu.

Horrez gain, liburutegietara gerturatu gara Marisa Hurtadorekin hitz egitera. Nazareth Castellanosen 'El espejo del cerebro' saiakera liburua gomendatu digu gaurkoan.

Amaitzeko, Jon Gartziak zubia hasteko musika ekarri digu Kanta Katiluan.

Jantzi kaskoak eta adi!