Ispilu Beltza
|

Sari berezi batzuen inguruan hitz egingo dugu gaur Ispilu Beltzan: 'Hamaika entzuteko!' irrati-piezen lehiaketaren zazpigarren edizioa da. Horretarako, Elhuyarreko Komunikazio Zerbitzuetako burua, Manex Urruzola, gonbidatu dugu Donostia Kultura Irratira.

Bestetik, Kresalako Ander Gisasola etorriko da gurera, Bagera elkartearekin batera antolatutako zineklubaren inguruan hitz egitera. Bertan, 'Zure Txanda Da' webseria ikusi ahal izango da, eta honen nondik norakoak azalduko dizkigu.

Gainera, Jon Gartziak Kanta Katiluan musika gomendioak emango dizkigu beste behin.

Jantzi kaskoak eta adi!