Ispilu Beltza
|

Bertsolaritzarik ba ote plazarik gabe? Telelana posible da bertsotik bizi direnentzat? Andoni Egaña bertsolariaren ganbarako atea jo dugu hontaz eta beste hainbat kontutaz hitz egiteko.

Felix Zubia berriz, bertsolaria izateaz gainera, medikua da Donostiako Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitatean, eta lehen pertsonan bizi izan du koronabirusaren krisiaren zatirik gordinena. Bizitakoaz eta ikasitakoaz hitz egingo digu, eta lehen fasea salbu igarotzeko hainbat aholku eman, bide batez.

Azkenik, Urpeko Bonbardan, Anartz Bilbaok erdaretatik euskarara salto egin duten musikariak aurkeztuko dizkigu, Gorka Erostarbe kazetariaren testigua hartuz.

Jarri kaskoak eta entzun.