Ispilu Beltza
|

Musikaria da eta bateria jotzen du ADI! taldean, baina, akaso ezagunagoa egingo zaizu telebistako aurkezle eta irrati esatariaren fazetan. Antton Telleria (Irura, 1990) gonbidatu dugu Ispilu Beltza honetara eta telebista, musika, umorea eta beste hamaika kontu izan ditugu hizpide. Eta 4 abesti gomendatu dizkigu galdera eta galdera artean.

Gainera, kortsario lapurtarren istorioak ekarri ditu bere Salabardoan Beñat Hach Embarek kazetariak.

Eta Anartz Bilbaok, ostiralero egin ohi duen bezala, bertan behera geratu diren kontzertuekin osatu du Urpeko Bonbarda. Zer hobe musika baino, astea ondo amaitzeko.

Jarri kaskoak eta entzun!