Ispilu Beltza
|

Pandemia garaiak salbuespenezko egoera batera eraman gaitu. Eta galdera bat datorkigu burura: Kulturgintza oinarrizko zerbitzu publikoa ote da? Erantzuna desberdina da herrialdearen arabera. Belgikan, Alemanian edo Italian baietz iritzi dute, eta Espainiar zein Frantziar Estatuan, berriz, ezetz. Gure liburu-dendak itxita daude. Egoera honetan liburugintzaren katebegiekin hitz egingo dugu; Garoa liburu-dendako Imanol Agirrerekin liburuaren egunerako martxan jarri duten ekimen interesgarri bat aipatzeko, Susa Argitaletxeko Leire Lopez eta Elkar argitaletxeko Olatz Osarekin, aldiz, editoreen aburua jasotzeko. Horrez gain, Donostia Kulturako zuzendari Jaime Otamendik DK Etxean egitasmoaz hitz egingo digu. Beñat Hach Embarek eta Anartz Bilbao ere izango ditugu egunero bezala. Jarri kaskoak eta entzun!